XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zoologia onartu ezkero ¿atzizkia nola agertarazi?
Onena,
Itzen itxuraz bakarrik ari naiz,
Fisika ordez Pusika batzuri itsusi idurituko zaie, edo ta arrazoi-bagekoa.
Bi letra ditugu aztartzeko: P ala F, y, u ala i.
Elenerazko Ph Erromarr askok F oguzten zudelako' Kikero'k bere idazkiren batean adarra jotzen omen die.
Latiñik eztakit, eztet irakurri, baiña ezta arrigarri; ph-rik eztuden izkuntzetakoentzat oguzteko gaitza da.
Euskaldunen artean ere askorentzat
Ori ezta aski guk F egiteko.
Euskaldun guztiok iparr-euskalkietakoek bezela ph ongi oguzten jakingo begenu' Ph jarriko genuke.
Baiña askori gaitz egiten zaigu, ta Baiona'o eskribikeran ph, kh ta th ez erabiltzea erabaki zan: beraz P utsik gelditzen zaigu.
Norbaitek esan lezake elendarrek ere orain F oguzten dudela, ta aiek bezela egitea elegokela gaizki.
Baiña elendarrek orain B (beta) prantzesezko V ta alemanezko W bezela oguzten dude, ta alaz guztiz ere iñork eztu
Beraz,
Orain bigarren letra aipatu bearko degu.
Elenerazko Y prantzesezko U ta alemanezko Û bezela eguzten asi zana Erasmus izan zala uste det.
Asmatu zuanik enuke esango.
Alegia elenera zaarrez û oguzten zanekoa fedeko gauza danik eztakidala.
Eleneraz eztet beiñere ikasi, ta beste batzu badira Euskaltzaindia'n ortaz asko ikasiak; berek esan bezade beren ustea.
Baiña Y ori u oguzten zala sinisteko arrazoibat ikusten det: Kurilo doneak eslabo-izkuntzentzat letrak asmatu zituanean' u oguzi bear zanerako Y letra aukeratu zuala.
Ezta txit indarr aundiko arrazoia, baiña besterik eztanean... nere aita alkate.
Egin dezagun kontrako arrazoi oberenbat agertzen dala, ta orren bidez elenera zaarrez Y ziberutarren û bezela oguzten zanekoa sinistarazten digula.
¿Ta zer? ¿euskaldun guztiok û esaten asiko otegera?
Ori litekena balitz' konprome:
Ta eztezala iñork pentsa beste izkuntza guzietan Y ori I bezela oguzten danik: eskandi-izkuntzetan eta eskribikera